GAZTANDEGIA
Gure etxean betidanik ezagutu badugu ere gazta eta jogurrak egiten, beti ere etxeko kontsumorako, 2005ean hasi ginen gure esnekiekin martxan. Gaztandegia egin eta gure produktuekin merkaturatu ginen, hasiera batean gazta mota bat eta jogurrak eta ondoren joan gera beste produktuak egiten.
Gure behien esnea erabiltzen dugu soilik eta era tradizional eta naturalean egiten ditugu gure esnekiak, kontserbanterik gabe, badaezpadako erainskinik gabe eta gure esperientzian eta mimoan oinarrituta.
Jeingenekoa esnekien salmentaz, eta banaketaz gu arduratzen gera benetan garrantzitsua ikusten baitugu non eta nola egiten den. Bezeroenganako gertutasun horri garrantzia ematen baitiogu.
Eguneko esnearekin egiten dugu lan, eta bi furgoneta errefrigeratutan banatzen ditugu gure produktuak gure bezeroei.