EuskaraEspañol

behitegia2

BEHITEGIA

Lurretik sortutako, artoa, belarra, belar siloa, lastoa…. Oso garrantzitsua, animaliek jaten dutena bukaerako produktuan eta animalien osasunean zerikusi handia baitu.

Kalitatezko elikaiagak janda = animali osasuntsua = esne kalitate ona = produktu osasuntsu, zaporetsu eta natural-naturala.

Behiak ta behitegia: gure behiak esne behiak dira, Frisona, Rojo Suecoa eta Monbelierra arrazakoak dira, baita elkarren arteko kruzeak. Kruzeen helburua behien iraupana luzatu eta esne kalitatea hobetzea da. Behien alimentazioa bezala, behien ongi izana asko baloratzen dugu, bere emaitzak baitu. Behitegian teknologiaren aldeko apostu egin dugu. Behiak jeisteko errobota dugu, eta tenperatura eta hezetasuna automatikoki kontrolatzen dugu. Behi bakoitzak bere metro kopuruak ditu eta jaiotzen diren momentutik talde ezberdinetatik pasatzen doaz, talde bakoitzean dagokion tratamenduarekin.

  • 0-3 hilabete: esnea+belarra+pentsua
  • 4-7 hilabete: belarra +artoa+ pentsua
  • 8-17 hilabete: belarra +artoa+ pentsua+silo belarra
  • 18 tik umatu arte: belarra +artoa+ silo belarra
  • Esnea ematen ari diren artean esnea jeisteko taldean
  • Umatu baina hamabosta lehenago, umatzeko lekuan

150 buru ditugu guztira, 70-74 esnea jeisten eta besteak gainontzeko taldetan banatuta. Behientzat bezain beste toki behar da, janaria almazenatzeko, makinaria gordetzeko eta ongarritokirako.

Ekoizpen eredu jasangarri eta duin baten aldeko jarrera irmoak bultzatuta, gure aitona- amonen irakaspenei kasu egin eta duela ehunka urte egin izan den bezelaxe.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR